Ametsak

Ametsak

Precio habitual
$20.00
Precio de oferta
$20.00
Impuesto incluido.

Itziar Okariz

edizioa euskaraz

Eskarne Mujikak itzulia

138 x 210 mm

160 orrioalde

ISBN 978-84-127621-0-5

Prezioa: 18 €

Setanta diseinua

Letra Caniche bilduma

(2023)

 

Doako bidalketa-gastuak Espainian

 

Itziar Okarizek esnatu orduko idazten du amets egin duena. Bizkor jasotzen du geratu zaizkion irudien oroitzapena. Batzuetan, marrazki bidez adierazten ditu, edo eskema batez. «Ametsak transkribatzea izan da —eta oraindik ere bada— sistema bat norberaren hitzak sortzeko». Hitz horiek bere lan-tresnak dira, azken urteetako performanceek oinarri duten materiala; eta ahotsa baliatuz egituratzen ditu, elementuak kenduz edota errepikatuz.

Denok egiten dugu amets; istorioak, irudiak ezagunak zaizkigu denoi. Jarduera ezinbestekoa eta partekatua da, pixa egitea, arnasa hartzea bezalakoa. Jarduera fisikoa da, baina, aldi berean, eraikuntza kultural eta soziala ere bada.

Performance horietako testu guztiak biltzen ditu Ametsak, eta haratago ere badoa: artistaren koaderno batean barneratzen baita, non haren ametsak oraindik ez diren hitzez adierazi, ez irakurri, ez entzun; haren azken ametsetan barneratzen da, alegia, eta, halabeharrez, haren azken amesgaiztoetan. Denek batera ezusteko indar poetikoa duen liburu bat osatzen dute, Itziar Okarizen unibertsoaren ataria: erreferentziak, familia, lagunak, ingurune artistikoa, hiriak, lanak, anabasa, hutsuneak.

Amets hauek egunkariak izan zitezkeen, gutunak izan zitezkeen, poemak izan zitezkeen, marrazkiak edo partiturak. Ametsak baino ez dira. Idazketa bihurtzen den materiala.

 

Itziar Okariz (Donostia, 1965) artistak ekintzaren eta performancearen markoan lan egiten du, zalantzan jarriz hizkuntzaren arautegia eta definitzen gaituzten zeinuen elaborazioa. Bere obra —performanceak, ekintzak, bideoak, instalazioak eta testu zatiak— erabiltzen du disidentzia forma bat erakusteko eta, halaber, hauen arteko loturak aztertzeko: esparrua, gorputza, erritualak, sexualitatea eta semiotika. Bere lanak ikusgai egon dira erakusketa nazional eta internazional ugaritan; besteak beste, hauetan: Unquiet Objects (Disjecta, Portland, 2021); Moving Words (Rimi Scenekunst, Stavanger, 2021); Bodies of Water (13. Shangaiko Bienala, 2020); Perforado por (Espainiako Pabiloia, 58. Veneziako Bienala, 2019, Sergio Pregorekin batera); I Never Said Umbrella (Tabakalera, 2018); Una construcción… (CA2M, Madril, 2018); Idiorritmias (MACBA, Bartzelona, 2017), Itziar Okariz (Kunsthaus Baselland, Basilea, 2017). Pedagogia arloan ere lan handia egiten dihardu. New York eta Bilbo ditu bizileku.